zerOsteopatia dantzara aplikatuaWhorkshop Mugimendua eta Sorkuntza Oihana Varela

Lan honetan gorputzari espazioa ematen diogu, berezko mugimendua entzuteko.

Anatomiaren estruktura guztiei konszientzia ematen diogu eta haien mugimendu sentitu.

Fasziak, hezurrak, organoak eta muskulatura dira gure lanaren baliabideak, haien mugimenduaren bitartez gure dantzaren ezaguerarekin bildu eta inprobisazioa sortzeko.

Gorputzaren konszientzia osotasun batean ulertuko dugu.

Formakuntza bukatzeko pieza txikiak sortuko ditugu eta espazio eszeniko desberdinak erabiliko ditugu.

IMG-OSTEOPATIA

niOihana VarelaBiografiaZergatik eta nola?

Euskadin, Catalunian, Frantzian eta Belgikan ikasi dut dantza.

Gorputzaren mekanismoa ulertu nahiean, osteopatia ikastea erabaki nuen. Lehenengoz nere gorputza ulertzeko ikasi nuen , baina azkenean bizitza ulertzeko nere bidean bilakatu da.

Bai dantzak eta bai osteopatiak gauza amankomunak zituztela ikusita, biak batu ditut, eta entrenatzeko modu bat sortu dut, ”Osteopatía aplicada a la danza”. Gorputzaren barneko mugimendua arakatzen dugu, inprobisazioan eta sorkuntzan erabiltzeko.

Hezkuntzan aritu naiz lanean batez ere, baina orain dela urte batzuk pieza txikiak eta bideodantzak sortzen hasi nintzen. Azkeneko lanak Trans-Lúcido eta Reseteo dira, biak 2017an sortuak.

Gaur egun dokumental bat egiten ari gara, aipatutako lan guztia azaltzeko.

Proiektuak

Dokumentala

Bideo-Dantza

Kaleko pieza